FUNDAZIOAREN EGINKIZUNA
Kristobal Balentziaga Eizagirre moda-sortzaileak eta haren lanak modaren eta goi mailako joskintzaren munduan, bereziki eta, oro har, sorkuntza artistikoan izan zuten garrantziaren berri emateko, zabaltzeko eta indartzeko eratu zen Fundación Cristóbal Balenciaga Fundazioa. Horretarako, Fundazioak jarraian zehaztuko ditugun jarduerak egitea pentsatu zuen:
1. Cristóbal Balenciaga Museoa eraikitzea, garatzea eta mantentzea. Museoa Getaria herrian egongo da eta haren funtzionamendu araudiak zein antolaketa egiturak Patronatuaren onarpena behar dute.
2. Kristobal Balentziaga Eizagirreren jaiotetxea (Getarian dago) eraberritzea eta txukuntzea, diseinatzailearen sustraiak topatzeko gune gisa.
3. Goi mailako joskintzako nazioarteko diseinu zentro bat sortzea.
4. Balentziagaren lanei eta, oro har, modari eta goi mailako joskintzari buruz argitaratutako funtsak gordeko dituen dokumentazio eta artxibo bibliografikoen zentro bat eratzea.
5. Ehunen eta modaren industria laguntzailearen alor artistikoaren eta tratamendu industrialaren inguruko alderdiak sustatzea, ikasketa zein ikerketa bekak ematea eta ikastaroak egitea.
6. Kristobal Balentziaga Nazioarteko Sariak deitzea, irabazleak aukeratzea eta saria ematea. Sari horiek modaren eta goi mailako joskintzaren arloan ospe handia daukaten pertsonez osatutako epaimahai batek eman beharko ditu.
7. Argitalpenak kaleratu eta urteko txostena egitea, baita webgune bat sortzea ere, Fundazioaren jarduerak ezagutzera eman ahal izateko.
8. Balentziagari eta modari buruzko erakusketa ibiltariak zuzentzea, kontrolatzea eta aurkeztea.
9. Jarduera guztiak gauzatzeko beharrezkoak diren diru funtsak biltzea.
10 .Fundazioaren helburuekin lotuta sortzen diren beste batzuk.
