Cristóbal Balenciaga Museoa

 
 
ES | EU | FR | EN
Hasiera / Kolaboratu / 

Museoaren lagunak

LA
GU
NAK

ZER ESAN NAHI DU LAGUNA IZATEAK

Hauxe da Cristóbal Balenciaga Museoaren laguna izatea:

· Kristobal Balentziagak utzi zigun ondarea estimatzen duten eta horretaz gozatzen duten pertsonen taldeko kidea izatea..
· Kristobal Balentziaga Izagirre moda-sortzaileak eta haren lanak modaren eta goi mailako joskintzaren munduan izan duten garrantzia sustatzen, zabaltzen eta indartzen laguntzea..
· Fundazioaren bildumaren ezagutzan sakontzea. Bilduma garrantzitsua da, bai oso handia delako, bai aniztasun formal eta kronologiko handikoa delako.
· Bildumaren eta museoaren garapena eta mantentzea bultzatzea. Museoa halako ezaugarriak dituen munduko lehenengoa da, moda-sortzaile bakar bati zuzenduta dago eta nazioartean erreferentea da.
· Museoak antolatzen dituen jardueretan parte hartzeko lehentasuna izatea.

MUSEOAREN LAGUNEN LIBURUXKA DESKARGATU (PDF)
MUSEOAREN LAGUNEN FORMULARIOA DESKARGATU (PDF)


MODALITATEAK eta ABANTAILAK

Cristóbal Balenciaga Museoaren Lagunak taldeko kide izateko modalitateak:

a.

Lagun indibiduala
40 €/ urte

ABANTAILAK

· Museoaren lagun garela adierazten duen txartel
pertsonalizatua.

· Txartelaren titularra doan eta lehentasunez sartuko da
Museora.

· Museoak antolatzen dituen jarduera guztiei buruzko
aldizkako informazioa jasoko du.

· Museoaren jardueretan % 10eko deskontua: konferentzia,
programa didaktiko eta ikastaroetan (aldez aurretik
erreserbatu behar da).

· Fundazioaren argitalpenetan deskontua (% 10).

b.

Familia laguna
70 € / urte

ABANTAILAK

· Lagun indibidualaren abantaila guztiak.

· Museoaren lagunen bi txartel pertsonalizatu.

· 15 urtetik beherakoak doan sar daitezke, txartelaren
titularrekin joanez gero (3 adingabe txartel bakoitzeko).

c.

Lagun ongilea
500 € / urte

ABANTAILAK

· Familia lagunaren abantaila guztiak.

VIP txartela.

· Katalogoaren doako bidalketa.

· Fundazioak antolatzen dituen erakusketen
inaugurazioetarako eta ekitaldietarako gonbidapena (2
lagunentzat).

· Piezak eskuratzeko finantzazioan parte hartzeko aukera.

· Piezak leheneratzeko finantzazioan parte hartzeko aukera.

· Ekitaldietarako espazioen alokairuan deskontua (% 15).

% 30eko zerga-arinketa.

FORMULARIOA

Aukera ezazu lagun kategoria:

 

BANKUKO DATUAK

Aviso legal

SEGURTASUN GALDERA