Cristóbal Balenciaga Museoa

 
 
ES | EU | FR | EN
Hasiera / Programazioa / 

Programazioa

PRO GRA MA ZIOA

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatuko du, Kristobal Balentziagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Asmo horrekin, Museoak erakusketa iraunkor bat diseinatu du, bisitariei Balentziagaren lanaren funtsezko gakoak emateko eta, horrez gain, haren lanaren zenbait alderdiri buruzko aldi baterako erakusketak antolatuko ditu. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egingo ditu, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

Denak   Erakusketak   Ekintzak  

Erakusketak

CRISTÓBAL BALENCIAGA

Legatu denboragabea. BILDUMA III

Cristóbal Balenciaga XX. mendeko moda-sortzaile gailenetako bat da, eragin eta itzal handikoa. Perfekzionista nekagaitza izanik, joskintza-teknikak erabat menderatzea lortu zuen, eta sorkarien joskera hobetzen aritu zen etengabe. Forma sinpleago eta garbiagoetara bideratuta, berrikuntza apartak egin zituen. Bere sormen paregabeari esker, itxuraren eta estetikaren aldetik ausartak ziren modeloak egin zituen. Zirrara eragin zuten mundu osoan, eta joera nagusi bihurtu ziren denboraldiz denboraldi. Gainerako moda-sortzaileek begirune handia zioten lanbidea hain modu miresgarrian menderatzeagatik, eta nazioarteko goi-joskintzan ezbairik gabeko erregea izan zen Balenciaga, 1968an erretiroa hartu zuen arte.
 
Erakusketa honek Cristóbal Balenciagaren obraren ezaugarri nagusiak agerrarazi nahi ditu, baita modaren eta diseinuaren historiari egindako ekarpen erabakigarria ere. Kronologikoki antolatutako hiru aretotan barna, , a través de una cuidada selección de 62 piezas y una selección e películas, Getariako moda-sortzailearen ibilbidea azaltzen zaigu, Donostian hasi zenetik Parisen nagusitasuna erdietsi artekoa. Bada haren legatu tekniko paregabeari eskainitako tarte bat ere, gaur egungo sortzaile ospetsuenen lanean duen eraginaren lekuko.

Bilduma ondo kontserbatzeko bete behar diren baldintza zorrotzen eraginez, erakusketa iraunkorreko piezak modu kontrolatuan txandakatu behar dira. Aldizka egingo dugu, sei-hamabi hilabetero.

Informazio gehiago

MAIATZA

EKINTZAK

MAIATZA



2013-05-01 - 2013-05-31

Informazio gehiago

HAUR HEZKUNTZA

EKINTZAK

HAUR HEZKUNTZA

Ipuina, baliabide didaktiko eta hezigarri gisa

21/10/2012 - 01/07/2013

Informazio gehiago

LEHEN HEZKUNTZA

EKINTZAK

LEHEN HEZKUNTZA

Esploratzea eta esperimentatzea, ikasteko metodo gisa

22/10/2012 - 01/07/2013

Informazio gehiago

BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOA

EKINTZAK

BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOA

Elkarrizketa eta parte-hartzea, gogoetarako baliabide

22/10/2012 - 01/07/2013

Informazio gehiago

ZINEMA ZIKLOA

EKINTZAK

ZINEMA ZIKLOA

Zinemako diseinatzaile handiak: Balenciga, Dior, Givenchy, Yves Saint Laurent eta Rabanne.

22/02/2013 - 12/07/2013

Informazio gehiago

ERAKUSKETAK

BALENCIAGA ETA GOI-MAILAKO JOSKINTZA BARTZELONAN

Hurbiltasunak eta aldeak

22/03/2013 - 15/09/2013

Informazio gehiago

ERAKUSKETAK

BALENCIAGA BEHATU ETA PENTSATU



12/04/2013 - 20/06/2013

Informazio gehiago