Ekintzak
UDAKO ASTELEHENETAN... MURGIL ZAITEZ MUSEOAN!
16/07/2012 - 27/08/2012
UDAKO ASTELEHENETAN... MURGIL ZAITEZ MUSEOAN!
Uztailak 30 (Hizkuntza: euskara) / Abuztuak 6 (Hizkuntza: gaztelania), Abuztuak 13 (Hizkuntza: euskara), Abuztuak 20 (Hizkuntza: gaztelania), Abuztuak 27 (Hizkuntza: euskara)
10:30-12:30 / Doan
6-12 urte bitarteko umeentzat.
Bisita-tailerra da, era jolasti eta sortzailean «Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa: XX. mendearen bestelako historia bat» aldi baterako erakusketan ikusgai dauden oihalkiak aztertzeko. Parte-hartzaileek bisita gidatu berezi bat egiteko aukera izango dute, bainujantzien historia eta bilakaera ezagutzeko eta, jarraian, hausnarketa eta sormena bultzatuko dituen tailer praktikoa egingo dute.
Etxeko txikienek galdu ezin duten esperientzia!
MUSEOA HONDARTZAN!
Abuztuaren 8a, 9a eta 10a. Hizkuntza: euskara eta gaztelania.
10:30-12:30 / Doan
Umeentzat (5 urtetik aurrera) eta familiak.
Hurrengo abuztuaren 8an, 9an eta 10ean tailer praktikoa Malkorbe (Getaria) hondartzara lekualdatuko da.
Partehartzaileek «Bainujantziak eta gorputzaren erakusketa: XX. mendearen bestelako historia bat» erakusketako objetuarekin bat datorren inguruan ekintza garatzeko aukera izango dute.
Informazioa eta izen-emateak: 943 00 88 40 didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com
Izen-emateak jardueraren aurreko egunera arte zabalik egongo dira. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua osatu ezean, interesa zutenei bisita bertan behera gelditu dela jakinaraziko zaie, eta dirua itzuli edo eguna aldatuko da.
