Cristóbal Balenciaga Museoa

 
 
ES | EU | FR | EN
Inicio / Información Útil / 

Visitas y actividades

INF
O

VISITAS GUIADAS

Cristóbal Balenciaga Museoa ofrece la posibilidad de disfrutar de la exposición mediante una visita guiada todos los días a las 12.30 (a diario) y 15:30 (martes, miércoles y jueves) 16:30 (viernes, sábados y domingos). El personal del museo les guiará a través del desfile de moda más personal de Cristóbal Balenciaga. La época de esplendor de la alta costura, los trajes de día, cóctel, noche... podrán ser admirados más allá de su simple contemplación, llegando a todo lo que hay detrás del maestro y su arte.

 

 

Iraupena: 2 ordu

Ekintza: Erakusketa gela ikusi  eta ordubeteko tailerra

Laburpena: Cristobal Balenciaga Museoan ikusgai dauden jantzien bidez, ikasleek istorio ezberdinak nahasten dituen ipuin bat entzun ahal izango dute. Ipuineko pertsonaiak ikusgai dauden jantziekin identifikatuko dituzte. Gainera, bisitan zehar ikasleek oihal mota ezberdinak ukitu eta pertsonaia eta jantziekin zerikusia duten elementuak esku artean izateko aukera izango dute. Tailerrean, ikasle bakoitzak gustukoen duen pertsonaia aukeratu eta, teknika ezberdinak erabiliaz, etxera eraman ahal izango duen irudi bat margotu eta apainduko du.


ESKOLA KURRIKULUMEAN INTEGRAZIOA

Arloa: Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpenak

HELBURUAK:

•      Hizkuntza horiez guztiez jabetzea pixkanaka, beharrak, lehentasunak, sentimenduak, esperientziak eta errealitatearen errepresentazioak
adierazteko.
•      Hizkuntza, ideiak eta sentimenduak adierazteko asmoz, komunikatzeko, irudikatzeko, ikasteko eta gozatzeko ere.
•      Beste haurren eta pertsona helduen mezuak ulertzea era askotariko hizkuntza-testuinguruetan; eta harreman horiek zuzentzen dituzten arauak ezagutzea, komunikazio-asmoak egoki interpretatzeko.
•      Plastikako, ikus-entzunezko, teknologiako, antzerkiko, musikako eta gorputzaren inguruko ekoizpenetan modu sortzailean parte hartzea hainbat teknika erabiliz, komunikazio-aukerak zabaltzeko eta kultura-egitatea ulertzen hasteko.

EDUKIAK:

1. Blokea: Hitzezko hizkuntza. Entzutea, hitz egitea eta berbetan aritzea
•      Ahozko testu errazak ulertzea: deskribapenak, kontakizunak, ipuinak, abestiak, errimak, atsotzitak, asmakizunak…
•      Eguneroko egoeretako helduen eta beste haur batzuen komunikazio-asmoak ulertzea.
•      Literaturako testu errazak entzutea eta ulertzea, bai  tradizionalak bai  eta gaur egungoak ere, plazer-eta ikaskuntza-iturri gisa.

3. Blokea: Arte hizkuntza
•      Plastikako ekoizpenak egitea hainbat material eta teknika erabiliz.
•      Plastika-hizkuntza osatzen duten zenbait elementuren berri izatea (lerroa, itxura, kolorea, ehundura, espazioa…) eta horiekin
saiakuntzak egitea.
•      Plastikako hainbat lan  mota gero eta modu doituagoan interpretatzea eta balioestea.
•      Ekoizpen artistikoko talde-proiektuetan parte hartzeko ekimena eta interesa izatea.

EBALUAZIO  IRIZPIDEAK:

1.        Ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, bertako elementuen behaketaren, manipulazioaren eta miaketaren bitartez. a.      Ea identifikatzen eta bereizten dituen ingurunean dauden objektu fisikoen zenbait ezaugarri eta berezitasun.
b.      Ea inguruan dauden elementuekin sailkapenak eta serieak egiten dituen eta erabilitako irizpidea hitzez adierazten duen.
2.      Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina erakustea, eta, horretarako, erreferentziazko gizarte-taldeetan modu aktiboan parte hartzea. a.      Ea kortesia-arauetariko batzuk errespetatuz parte hartzen duen gizarte-harremanetan (agurtu, hizketan ari denari begiratu,
txandari itxaron…).
b.      Ea ingurukoengan emoziorik eta sentimendurik identifikatzen duen, eta bere bizipenekin lotzen dituen.
LEHEN  HEZKUNTZA. LEHENENGO ZIKLOA.