COMIENZOS
Zeta beltzeko tafetaz egindako gaueko berokia1935 Ca.
1935 Ca.
Domínguez de Arbide andrearena izan zen.
Beroki luze honek dindirri motz bat du atzealdean. Aurrealdean irekita dago eta lepo alderantzikatua dauka, atzealdean bi puntatan errematatuta. Diagonalki kokatutako bi oihal handirekin egina dago, eta oihal horiek berokiaren zabaltasun osoa osatzen dute. Hiru laurdeneko mahukak oihal angeluzuzenekin eginda daude, eta jostura bat daukate angelua biribiltzeko. Bolumena areagotzeko, forru guateatua du lepotik bularraren lerrora.
Gordeta dauden jantzien artean, EISA B.E. etiketa daraman bakarretakoa da honako hau. Cristóbal Balenciagak Donostia, Madril eta Bartzelonako etxeetan erabili zuen etiketa hori, 1933 eta 1936 urteen artean.
Beroki honetan argi ikus daiteke Madame Vionnetek maisuaren trebakuntzan izan zuen eragina; hala patroietan, nola kanpoaldeko akaberan.
CBM 2006.85
