DÍA
Gazaz osatutako oinarrian zetazko eta rayonezko chenillez egindako berokia
1963
Rachel L. Mellon andrearena izan zen.
Beroki zuzena da, eskote biribildukoa. Zerrenda lepoa eta sorbaldan armatutako mahuka itsatsiak ditu. Aurrealdeko oihaletan, lau poltsiko dauzka: bi bularraldean eta bi ohiko tokian. Zeta beltzeko shantungez forratuta dago.
Parisko tailerretan egina, Marescot chenille berdez. Beroki honetan garbi ikus daiteke Balenciagak ebakera klasikoko eta zehatzeko modeloak sortzerakoan ehun berritzaileenak aukeratzeko zuen trebezia. Koloreak, poltsikoen kokapen modernoa eta kutsu geometriko nabaria duen hodi formako silueta erabat bat datoz 60ko hamarkadako estetikarekin. Aurrerago, Balenciagaren ikasle André Courrègesek garatuko zuen estilo hori.
CBM 2000.79
