COMPLEMENTOS
Eguneko kasketa, rayon gorriko tafetaz egina eta kolore bereko oilar lumez estalia
1963
Niki Stifel andrearena izan zen.
Oilar lumez estalitako kasketa biribila. Lumek buru osoa estaltzen dute eta izokin koloreko zetazko tul hexagonaleko belo batek babestuta daude. Kapela hau 1963ko neguko bildumako 30. modeloaren osagaietako bat da, chenillezko beroki berde batekin batera. Hain ehun ezberdinen nahasketak kontraste ikusgarria sortzen du.
Bibliografia: «Paristik Donostiara Balenciaga» erakusketako katalogoa, Donostia, Artearen Kutxagunea, 2001.
CBM 2000.218
