Cristóbal Balenciaga Museoa

 
 
ES | EU | FR | EN
Hasiera / Bilduma / 

Bilduma

COCKTAIL

Kolore beltzeko zetazko belus lauez egindako koktel soinekoa

1962

Charlton-Henry andrearena izan zen.

Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu 

Zuzena da, gerrian ebakidura dauka eta belaunetaraino iristen da. Eskote biribila dauka aurrealdean zein atzealdean. Gorputzak gerritik bularrera doazen zinten bidez estutzen du soina, barrutik. Atzealdean ixten da, presio-botoiekin eta krisketekin. Gonak izurdura txiki bat dauka gerrialdean. Soineko osoa atxabitxi alez apainduta dago.

Koktel soineko hau Parisko tailerretan egina da, 1962ko neguko bildumarako (71 zenbakia zeraman modeloak). Soila da teknikaren aldetik, baina ikusgarria materialei dagokienez, 60ko hamarkadetan ohiko zen moduan. Brodatu aberatsek eta Mesrinek egindako atxabitxi aleen banaketak Espainiako janzkera historikoko brodatuak gogorarazten dituzte. Janzkera horri «goiesko» ere deitzen zaio.

Bibliografia: «Hommage à Balenciaga» erakusketako katalogoa, Lyon, Musée Historique des Tissus, 1985, 86-88.
«Paristik Donostiara Balenciaga» erakusketako katalogoa, Donostia, Artearen Kutxagunea, 2001, 61.
«Cristóbal Balenciaga» erakusketako katalogoa, Valladolid, Museo Nacional de Escultura, 2002, 54.

CBM 2000.81

GALERIA