Cristóbal Balenciaga Museoa

 
 
ES | EU | FR | EN
Hasiera / Bilduma / 

Bilduma

COCKTAIL

Napoliko gros berdez egindako soinekoa, tul mekanikoz egindako ehun gardena eta kolore bereko Napoliko grosez egindako gona-gainekoa dituena

1956

Bouilloux-Laffont andrearena izan zen.

Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu 

Napoliko gros berdez egindako soinekoa, tul mekanikoz egindako ehun gardena eta kolore bereko Napoliko grosez egindako gona-gainekoa dituena

Soinekoa eta gona-gainekoa ditu konjunto honek. Napoliko gros berde argiz egindako soinekoak, osagarri gisa, tul mekaniko drapeatuz egindako ehun garden bat eta tanto apaingarriak dauzka. Gorputza neurrira egokituta dago. Uhalik gabeko eskotea dauka, balea bizarrez armatua eta bularrean betegarria duela. Aurrealdean eskotera josita daukan pieza batek, ehun gardenaren tul berekoak, xal moduan erabiltzeko aukera ematen du. Gonaren oinarrian eta aurrealdeko erdialdean, zeta beltzeko satinez egindako lazo sorta batez apainduta dago.

Bi modutara eraman daiteke Napoliko gros berde argiz egindako gona-gainekoa: batetik, gerrian jarrita, gona-gaineko gisa; bestetik, lepora egokituta, kapa harrotu baten gisa.

Parisko tailerretan egina, 1956ko neguko bildumarako. Konjunto honek 50eko hamarkadako ohiko silueta definitzen duten ezaugarri guztiak ditu: gerria modelatzeko kortsea, eskote handia eta lasaiera handiko gona. Berritasuna, baina, kanpoaldeko piezan datza, bi modutara erabil baitaiteke: kapa gisa edota gona-gaineko gisa. Batera zein bestera erabili, itxura dotorea ematen dio konjuntoari.
 
Bibliografia: «Balenciaga Paris» erakusketako katalogoa, Paris, Musée des Arts Décoratifs, 2006.

CBM 2000.89 ab

GALERIA