Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

  • Egungo egunean
  • Hautatutako eguna
  • Eguna jardueretan
web riva

Erakusketak

Balenciaga Etxearen marrazkiak (1943-1964) Euskadiko Artxibo Historikoaren Riva Funtsa

 - 

Erakusketa honetan, 120 marrazki eta dokumenturen bidez, Balenciaga Etxean XX. mende erdialdeko hamarkadetan egindako lan-prozesua aurkezten da. Marrazki-bilduma Euskadiko Artxibo Historikoaren Riva dokumentu-funtsaren barruan dago.

Informazio gehiago