Lege oharra
1. Enpresaren datuak
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betetzeko, enpresaren identifikazio-datuak azaltzen dira jarraian.
- Sozietatearen izena: FUNDACIÓN CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA
- IFZ / IFK: G20679049
- Egoitza soziala: Parque Aldamar, nº6, (20808) Getaria Gipuzkoa
- Telefono-zenbakia: 943 00 88 40
- Posta elektronikoaren helbidea: info@cristobalbalenciagamuseoa.com
2. Jabetza intelektuala
Espainiako jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei buruzko legeriak babesten ditu FUNDACIÓN CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA enpresaren alde (aurrerantzean CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA) www.cristobalbalenciagamuseoa.com webgunearen iturburu-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, software-a, testuak, bai eta bertako informazioa eta edukiak ere. Beraz, espresuki debekaturik dago webgunea erreproduzitu edota argitaratzea, osorik edo zati batean, bai eta webgunea informatikoki tratatu, banatu, hedatu, aldatu, eraldatu edo deskonpilatzea, baita titularrari legez dagozkion beste eskubideak ere, CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAren berariazko baimen idatzirik gabe.
Erabiltzaileak webgunean agertzen den materiala erabilera pertsonal eta pribaturako baino ezingo du erabili eta debekaturik dago merkataritza-helburuekin edo legez kontrako jardueretarako erabiltzea. Jabetza intelektualetik eratorriko eskubide guztiak CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAri dagozkio.
CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk aipatu baldintzen zein webgunean aurkeztutako edukien behar bezalako erabilera betetzen dela ziurtatuko du eta dagozkion ekintza zibil eta penalak abiaraziko ditu erabiltzaileak eskubide horiek hautsi edo betetzen ez dituen kasuetan.
3. Datu pertsonalen babesa
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DBLOa) erreferentzia bezala hatuta; horren helburua datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen oinarrizko eskubide eta askatasunak eta bereziki haien ohore eta intimitate pertsonala babestea eta bermatzea izanik, CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk erabiltzaileei honako hau jakinarazi nahi die: CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk neurri tekniko eta antolaketa mailako neurriak hartu ditu indarrean dagoen legean xedatutakoaren arabera.
CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk jasotako Datu Pertsonalek tratamendu automatizatua izango dute eta behar bezala erregistratuko dira Datuak Babesteko Bulegoan. Horren titulartasuna CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAri dagokio.
Datu pertsonalen bilketa eta tratamendu automatizatuaren helburua dagokionean ezarritako kontratu mailako harremana mantentzea da, baita enpresaren berezko informazio-, trebakuntza- eta merkaturatze-jarduerak (azken hori behar bezala identifikatuko da) eta bestelako jarduera batzuk egitea ere. CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk Erabiltzaileak emandako datuei dagokien segurtasun-neurriak hartu ditu eta, horrez gain, eskuragarri dituen bitarteko eta neurri teknikoak instalatu ditu Erabiltzaileek emandako datuak galdu, oker erabili, eraldatu, baimenik gabe kontsultatu eta lapur ez daitezen. Erabiltzaileak edozein unetan erabili ahal izango ditu DBLOn onartutako sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak.
4. Beste batzuk
A.- CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk ordenagailuan gordeta gelditzen diren cookie-ak erabiltzen ditu. Cookie-ak gure ordenagailuak erabiltzailearen ordenagailura bidaltzen dituen fitxategi txikiak dira baina horiek ez digute erabiltzailearen izenari ezta erabiltzailearen datu pertsonalei buruzko informaziorik helarazten. Erabiltzen ditugun cookie-ek ezin dituzte zure ordenagailuko datuak irakurri, ezta bertan dauden beste cookie-ak irakurri ere. Erabiltzailea CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAren webgunean nabigatzen ari denean, webgunea dagoen zerbitzariak automatikoki antzematen ditu zure ordenagailuaren IP helbidea, bisitaren hasiera eta amaieraren eguna eta ordua eta kontsultatutako hainbat atalei buruzko informazioa. Beharrezkoa da zerbitzariak datu horiek jakitea, komunikatzeko eta egindako eskaera bidaltzeko, eta nabigatzailearen bitartez ikus daitezke pantailan.
Hala nahi izanez gero, zure nabigatzailea konfigura dezakezu, cookie bat jasotzerakoan pantailan abisatzea nahi baduzu. Erabiltzaileak cookie horiek ez jasotzeko konfigura dezake ordenagailua eta horrek ez du oztoporik sortuko www.cristobalbalenciagamuseoa.com webgunearen informaziora sartzeko.
B.- CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk webgunean duen informazioa, konfigurazioa eta aurkezpena alda ditzake aldez aurretik jakinarazi gabe.
C.- CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk, adierazpen honen bitartez, PUBLIZITATE IRUZURTIA EZ EGITEKO konpromisoa hartzen du. Ondorio horietarako, beraz, ez dira publizitate iruzurtitzat hartuko CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAren webguneko hainbat ataletako edukian zehar aurki daitezkeen errore formal edo zenbakizko erroreak, baldin eta atal horiek duten informazioaren mantentze edota eguneratze osatugabearen ondorio badira. CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, errore horien berri izan bezain laster zuzentzeko konpromisoa hartzen du.
D.- CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk MERKATARITZA JAKINARAZPENAK HALA ADIERAZI GABE EZ HELARAZTEKO konpromisoa hartzen du. Ondorio horietarako, ez da merkataritza-jakinarazpen gisa aintzat hartuko CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAren BEZEROEI bidalitako informazio guztia, baldin eta jakinarazpenen helburua bezeroaren eta CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAren arteko kontratu-harremana mantentzea eta informazio eta trebakuntza-jarduerak, baita bezeroak enpresarekin kontratatutako zerbitzuaren bestelako jarduerak ere, egitea bada.
E.- CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk ez du bere gain hartuko erabiltzailea www.cristobalbalenciagamuseoa.com webgunean sartzean edota bertako informazioa erabiltzean aplika daitekeen arauen ez-betetzean erortzen bada.
F.- CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA ez da webgunearen informazio eta gaien eta bertako programen erabileraren ondorioz gerta daitezkeen kalte-galeren erantzule izango, horien izaera edozein izanik ere. Horrez gain, www.cristobalbalenciagamuseoa.com webgunearen esteka (link) edo hipertestuen bitartez hirugarrenek erabiltzaileei eskainitako prestazio eta zerbitzuak ez dira CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOArenak eta ez ditu CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAk kudeatzen; enpresa ez da bertan agertzen den informazioaren erantzulea, ez eta bertako informaziotik sor daitezkeen ondorioena ere.
G.- CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA ez da www.cristobalbalenciagamuseoa.com webgunean agertu baina enpresaren jabetzakoak ez diren marken izenak, produktuen izenak edo merkataritza-markekin hirugarrenek egin dezaketen legez kontrako erabileraren erantzulea izango. Horrez gain, www.cristobalbalenciagamuseoa.com webguneko esteken bitartez kontsulta daitezkeen bestelako webguneen edukien osotasuna, egiazkotasuna eta zilegitasuna ez da CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAren ardura izango.
H.- CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA ez da hirugarrenen bitartez infiltratutako transmisio telematikoa jatorri duten eta sistema informatikoa kaltetzea helburu duten birusen erantzule izango (esaterako, testu-prozesadoreen makroak, Javaren applets-ak eta Active X programak).
I.- Azken batez, Erabiltzailea izango da www.cristobalbalenciagamuseoa.com webgunean dauden zerbitzu, eduki, esteka (link) eta hipertestuen erabileraren erantzule bakarra.