Pribatutasun politika
Pribatutasun Politika honek (hemendik aurrera, “PRIBATUTASUN POLITIKA”) oro har arautzen du FUNDACIÓN CRISTOBAL BALENCIAGA – CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK (hemendik aurrera, “CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA”) bil eta trata ditzan (i) http://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/ (hemendik aurrera, “WEBGUNEA”) jabari-izenaren bidez eskura dagoen webgunea erabiliz ematen dizkizugun datu pertsonalak, WEBGUNEAN une bakoitzean eskura dauden zerbitzuak barne; eta (ii) jarraian behar bezala identifikatuko ditugun bestelako hartze-sistemen bidez bildutako bestelako datuak. Hori guztia gorabehera, informazio egokia emateko eta, hala behar denean, zure baimena lortzeko WEBGUNEAN eskura dauden atal, formulario edo zerbitzu jakin batzuetan finkatutako zehaztapenak aplikatuko dira.
CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK beretzat gordetzen du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea, lege, jurisprudentzia eta/edo administrazio berritasunetara eta, orobat, WEBGUNEAREN bidez une oro garatutako praktiketara egokitzeko, bere eskubideak eta interesak beti kontuan izanik.
Nolanahi ere, CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK baliabide tekniko egokiak emango dizkizu, PRIBATUTASUN POLITIKA eskuratu ahal izateko, horrela, datuak babesteko arloan ezar daitekeen araudiarekin bat etorrita informazio aldetik ditugun betebeharrak betez.
1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA da zure datuen tratamenduaren arduraduna, Getariako (Gipuzkoa) Aldamar parkeko 6. zenbakian helbidea duen eta Euskadiko Fundazioen Erregistroan F-91 zenbakiarekin eta G-20679049 IFKrekin inskribatuta dagoen erakundea.
PRIBATUTASUN POLITIKAZ eta zure datu pertsonalen tratamenduaz zalantzaren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan lehen adierazitako helbidean eta/edo posta elektronikoko helbide honetan rgpd@cristobalbalenciagamuseoa.com
2. Nola lortu ditugu zure datuak?
CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAN tratatzen ditugun datuak zeuk eman dizkizugu, (i) WEBGUNETIK nabigatzean bete zenuen formularioan (Newsletter-en zerbitzuan alta egitean); (ii) kontsultako posta elektronikoko mezu bat bidalita; edo (iii) behar bezala identifikatutako bestelako hartze-sistemen bidez, hala nola gure instalazioetan jarritako bideo-zaintzako sistemaz.
Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, bermatu egiten duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAREN berri eman diozula, eta haren baimena lortu duzula datuak CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOARI emateko, aurrerago adierazitako helburuetarako.
Horrez gain, aditzera ematen dizugu litekeena dela zure sare sozialeko datuak tratatzea, CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK dagoen sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere, sare sozial bakoitzean finkatutako hitzak eta baldintzak betez.
WEBGUNEAN eskura dauden formularioen bidezko datuak jasotzea nahitaezkoa da, datu horiek izartxo batekin (*) identifikatuta daudenean; datu horiek ematen ez badituzu, ezin izango dugu zure eskaera kudeatu.
3. Zer datu-mota tratatzen dugu?
CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAN zuk webguneko formularioen bidez eta/edo posta elektronikoz emandako datuak tratatuko ditugu, bai eta CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK dagoen sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez lortutako datuak ere, horrelakorik bada.
CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK datu-kategoria hauek tratatuko ditu bereziki, WEBGUNEAZ egiten duzun erabileraren arabera:
- Identifikazio eta kontakturako datuak (izena, abizenak, NAN, posta elektronikoko helbidea, telefonoa, etab.).
- Interneteko nabigazioko datuak (IP helbidea, bisitatutako web orriak, wifi sareetako konexioak, etab.).
- Gure produktu eta/edo zerbitzuak kontratatzeko bankuko datuak eta transakzio ekonomikoak.
- Gure instalazioen barruan eta/edo sarreretan jarritako bideo-zaintzako sistemak hartutako irudiak.
4. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak, eta zein legeren arabera?
Helburu hauetarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak:
- Posta elektronikoaren bidez egindako informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak izapidetzeko eta kudeatzeko.
- Posta elektronikoaren bidez CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAREKIN egindako kontratazioa eta zerbitzuen prestazioa izapidetzeko eta kudeatzeko, hala behar denean, eta gure produktuen eta/edo zerbitzuen hartzaile gisa gurekin finkatutako kontratu-harremana kudeatzeko eta kontrolatzeko.
- Gure "newsletter" zerbitzuko harpidetza kudeatutzeko, eta jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko, betiere, aurrez baimena eman baduzu.
- Pertsonen eta ondasunen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, gure instalazioen barruan eta/edo sarbideetan jarritako bideo-zaintzako sistemaren bidez irudiak hartuta.
CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK zure datuak tratatu ahal izateko, ezar daitekeen araudiari jarraituz, (i) baimena eman behar duzu, eta WEBGUNEAN horretarako prestatutako tresnen bidez zure borondatez datu pertsonalak ematen dizkiguzunean baimena ematen dizugu; bestela, (ii) CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK legezko interesa edukiko du, gure instalazioetan ezarritako bideo-zaintzako sistemari dagokionez, eta legeztatutako bestelako tratamenduez.
Gogoan izan edozein momentutan bota dezakezula atzera zure baimena, askatasunez eta doan, 7. atalean adierazitako eran.
5. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOA horretara legez behartutako kasuak alde batera utzita (zerga-administrazioek, justizia-administrazioek eta bestelako administrazio publikoek behartuta), zure datuak ez zaizkie beste erakunde batzuei jakinaraziko.
Ez da aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziak egitea.
6. Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Oro har, datu pertsonalak gordeko dira, zuk baimena atzera botatzen duzun edo kentzeko eskatzen duzun arte, eta, nolanahi ere, CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK dituen legezko betebeharrak betetzeko behar den denboraz.
Aditzera ematen dizugu CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK datuak ezabatzeko barneko politikak dituela indarrean, eskura dituen datu pertsonalak kontserbatzeko epeak kontrolatzeko; hortaz, litekeena da zure datuak ezabatzea, hartu zirenean zuten xederako beharrezkoak eta/edo egokiak ez direnean.
Gure instalazioen sarbideetan eta alde komun batzuetan dagoen bideo-zaintzako sistemari dagokionez, hartutako irudiak gehienez hilabeteko epean ezabatuko dira.
7. Zein eskubide duzu?
Datuak babesteko arloan ezar daitekeen araudiak datu pertsonalei buruzko hainbat eskubide ematen dizkizu; datuok tratatu bitartean eskubide horiek erabili ahal izango dituzu. Hona hemen zein diren eskubideak:
- Zure datuak eskuratzea: zure datuak eskuratzeko eskubidea duzu, zein datu pertsonal tratatzen ari garen ikusteko.
- Zure datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzea: inguruabar jakin batzuetan, eskubidea duzu guk tratatzen ditugun eta zuri buruzkoak diren datu pertsonal okerrak zuzentzeko, edota ezaba ditzagun eskatzeko, besteak beste, datu horiek bildu ziren xedeetarako beharrezkoak ez direnean.
- Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: inguruabar jakin batzuetan, eskubidea duzu zure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baizik ez ditugu gordeko, datuak babesteko arloan aplikatu daitekeen araudiak ezartzen duen moduan.
- Zure datuen eramangarritasuna: inguruabar jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri dagozkizun eta eman dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko, formatu egituratuan, erabilera komun eta irakurketa mekanikokoan, eta tratamenduaren beste arduradun bati igortzeko.
- Zure datuen tratamenduaren aurka azaltzea: inguruabar jakin batzuetan, eta zure egoera bereziari lotutako arrazoiak direla-eta, eskubidea duzu zure datuen tratamenduaren aurka azaltzeko: kasu horretan, ez ditugu tratatuko, betiere, legezko arrazoiak direla-eta edo izan litezkeen erreklamazioak babesteko, gorde behar ez badira.
Era berean, eskubidea duzu edozein momentutan baimena kentzeko, eta horrek ez du eraginik izango aurretik zegoen baimenean oinarritutako tratamendua legezkoa izan dadin.
Eskubide horiek erabiltzeko, eskaera idatzi beharko diozu CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOARI, 1. atalean adierazitako posta-helbidera, edo helbide honetara posta elektronikoko mezu bat bidalita: […].
Azkenik, erreklamazioa jarri ahal diozu eskumena duen kontrol-agintariari (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari), batez ere, zure eskubideak erabili arren asebeterik geratu ez bazara. Agintari horrekin harremanetan jartzeko, jo haren webgunera: www.aepd.es
8. Segurtasun neurriak
CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK konfidentzialtasun osoz tratatuko ditu zure datuak une oro, datuek behar duten sekretua gordez, datuak babesteko arloan ezar daitekeen araudia beteta; xede horretarako, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, datuen segurtasuna babesteko, eta aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe erabili daitezen saihesteko, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta dituzten arriskuak aintzat hartuta.
9. Cookieei buruzko politika
Bestalde, CRISTOBAL BALENCIAGA FUNDAZIOAK duen cookieei buruzko politika lotura honetan dago eskuragarri.