Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

Building1

Agenda

Urriko zubia

 - 

Urriaren 12tik 15era, Museoak egunero irekiko ditu ateak, eta irekiera ordutegia 11:00etatik 19:00etara izango da. 

Informazio gehiago

Agenda

ONDARE-BISITA

Behin tailerren eta aretoen jarduera amaituta, Cristóbal Balenciagaren sortze lanek janzkera gisa definizioz duten balio material eta sinbolikoa gainditzen hasten dira, jarraian ondare bihurtzeko. Obra bat Museoan gordailatzen denean aplikatzen den prozedura, bildumak kontserbatzeko eta erakusteko irizpideak, eta, ondare biziari eusten jarraitzeko egiten diren lanak ezagutu ahalko dira bisitaldi honek eskaintzen duen aukera paregabeari esker.

Informazio gehiago
Visita patrimonial 1 (1)