Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
DISEINATU ETA ESTANPATU SERIGRAFIAREKIN
Tailer honen bidez, parte hartzen duten familiek modu praktiko batean ikasiko dituzte serigrafiatzeko teknikaren hastapenak. Serigrafia inprimaketa-metodo bat da, eta aukera ematen du tinta eta pantaila deritzon sare tenkatu bat erabiliz ehun bat estanpatzeko. Familiek beren diseinua sortu eta estanpatuko dute artisau-prozesu honen bitartez eta, horretarako, landare eta intsektuen estraktuekin egindako tindagai naturalak erabiliko dituzte. Zuen irudimena askatzeko prest?
Informazio gehiagoYOGA MUSEOAN
-
Arteek emozioa eta pentsamendua lotzen dituzte eta, Yogak bezalaxe, kontzientzia hartzeko bideak proposatzen dituzte. Hastapen-saioa hauen bidez, parte-hartzaileen osasuna eta ongizatea sustatu nahi da, lasaitasuna, hausnarketa eta autoezagutza lortzeko gune batean.
Informazio gehiagoChillida Balenciaga: Leku komunak
Cristóbal Balenciaga Museoak bat egiten du Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrenaren ospaki zunarekin. Hain zuzen, hura izan zen Balenciagaren Omenez eskulturaren egilea, eta gaur egungo museoaren oinarriko Fundazioaren patronatuko lehen kideetako bat ere izan zen.
Informazio gehiago