Eraikina

Cristóbal Balenciaga Museoa Aldamar jauregiaren ondoko eraikin berri batean dago.

Topografikoki Getariaren gainean dagoen mendixka batean kokatutako jauregi hori Casa Torreseko markes-markesaren bizilekua izan zen. Haiek Belgikako Fabiola erreginaren aiton-amonak ziren eta Balentziagaren mentore ere izan ziren, haren lehenengo karrera urteetan.

Jauregira lotutako eraikin berriaren bolumena eta egitura Julián Argilagos-ek asmatutakoak dira. Eraikinaren behin betiko definizio formala –aurrealdea eta atzealdea, barne-diseinua eta museografia– AV62arquitectos taldeak egina da. Bolumetria luzetarakoa, sinusoidala, eta ebakera trapezoidalekoa da, eta beirazko hormez itxita dago. Barruan, erakusketa aretoak hiru bolumen handi esekitan biltzen dira.

Fatxada nagusiak –plano bertikal garbi eta iluna da, Museora sartzeko atea eratzeko bildu egiten da– neutrala izateko helburu argia dauka, jauregiak eraikin adierazgarriena izaten jarrai dezan.

Barruko espazioen –azalerak, materialak, koloreak eta altzariak– tratamenduak atmosfera lasaia eta inguratzailea sortzen du, argiaren sarrera ñabartuz. Parametro handienetan gris iluna erabiltzeak eraikinaren barruko eskalaren pertzepzioa txikitu eta gizatiartzen du. Estrategikoki aplikatutako kolore distiratsuek espazioak bereizten dituzte –harrera, denda, erabilera anitzeko aretoa eta kafetegia–. Barruko-diseinuaren bidez, erabilera eremu argiak eta atseginak lortzeko asmoz definitu dira espazioak. Erakusketa aretoen bolumen esekiek erabat ilunak izan behar dute. Azal bikoitz batez estalita daude, eta akabera eskala handiko lore-estanpatua daukan txapa muxarratu bat da. Horrek aretoei sakontasuna eta arintasuna ematen laguntzen du.