
Bisita gidatuak
BISITA PRIBATUAK, MUSEOAREN IREKIERA ORDUTEGITIK KANPO
Bisitariek, Museoko gidari batekin batera, ikusgai dauden obrak ikus ditzakete pribatuan, Museoak ateak ireki baino lehen edo publiko orokorrari ateak itxi ondoren. Uztailean eta abuztuan, gainera, bisitariek aukera izango dute erakusketak eta horiek biltzen dituen leku ikusgarria gauez ikusteko.
Informazio gehiagoBisita librea
Bisitariek Museora bisita librea egin dezakete, pertsona batetik hamarrera, erreserbarik egin gabe.
Bisita programatuak
Cristóbal Balenciaga Museoak plaza mugatuko bisita gidatuak antolatzen ditu, hautazko ordutegian. Sarrera erosi duten pertsona guztiek har dezakete parte, dagokion gehigarria ordainduta.
Informazio gehiagoASKOTARIKO TREBETASUNAK DITUZTEN KOLEKTI- BOENTZAKO BISITA IRISGARRIAK
Bisita irisgarriek erantzuna eman nahi diete askotariko trebetasunak dituzten taldeei, eta, horretarako, Museoak zerbitzu eta baliabide egokituak eskaintzen dizkie adimen, entzumen, ikusmen eta mugimendu aldeko dibertsitatea duten pertsonei.
Informazio gehiagoESKARIPEKO BISITA GIDATUAK
Museoak bisita gidatuak proposatzen ditu uneko erakusketa nagusira, gida kualifikatuen eskutik, Cristóbal Balenciagaren obraren ezaugarri nagusietan sakontzeko, eta, orobat, modaren eta diseinuaren historiari egin zion ekarpen erabakigarriaz jakiteko.
Informazio gehiagoBISITA DANTZATUA
Arte-diziplina desberdinen arteko harremana bereizgarritzat duen bisita-esperientzia honetan, bildumako pieza estatikoen eta dantza-mugimenduaren arteko elkarrizketak aukera ematen du Cristóbal Balenciagaren figuraren eta lanaren dimentsio berriak ezagutzeko.
Informazio gehiago