Irisgarritasuna
Museoak eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduera guztien irisgarritasuna pertsona guztiei erraztea erakunde honen lehentasunezko helburuetako bat da. Horretarako, behar desberdinak dituzten bisitarien eskura jartzen ditu leku eta zerbitzu egokituak, bai eta berariazko baliabideak ere.
Oztopo arkitektonikorik gabeko barneko espazioak / Gurpil-aulkietara egokitutako komunak / Gurpil-aulkiak eta aulki-bastoiak eskuragarri, harrera-lekuan / Ukimenezko baliabideak / Multimedia gidak
ZERBITZUAK ETA ERRAZTASUNAK
Sarrera murriztua
Aniztasun funtzionala duten pertsonek % 30eko deskontuaz gozatu ahal izango dute dagokien tarifan. Bisita egiteko ezinbestekoa bada lagun bat ere etortzea, hura dohainik sartu ahal izango da museora.
Sartzeko lehentasuna
Itxaronaldiak ahalik eta gehien murrizteko, aniztasun funtzionala duten pertsonek lehentasuna dute eraikinera eta harrera-lekura sartzeko.
Itsu-txakurrak
Itsu-txakurrak eta asistentzia-animaliak sar daitezke, dagokien egiaztagiri ofiziala izanez gero.
Aulki-bastoien eta gurpil-aulkien mailegua
Behar duten bisitariek harrera-lekuan gurpil-aulkiak eta aulki-bastoiak eska ditzakete museoan barrenako ibilbidea egiteko. Bisitaren unean materiala eskuragarri egotearen araberako zerbitzua.
Komun irisgarriak
Eraikinaren behe-solairuan komun egokituak daude; planoan, behar bezala seinaleztatuta daude, gainera.
Igogailuak
Igogailu guztiak irisgarriak dira gurpil-aulkien erabiltzaileentzat, eta ikusizko numerazioa dute, goi-erliebean eta braillez.
Aparkalekua
Museoak ez dauka aparkalekurik. Nolanahi ere, museoaren inguruan, zenbait leku daude mugikortasun mugatuko pertsonentzat, baldin eta hori egiaztatzen duen txartela badute. Museoari gutxienez 24 ordu lehenago eskatu behar zaio bisitarien arretarako telefonora deituta (943 00 88 40), sarrera eta irteera kudeatzeko.
Ibilgailu egokituak sartzea
Zenbait kasutan, baimenduta dago aniztasun funtzionala dutenentzako ibilgailu egokituak Aldamar parkeko zabalguneraino sartzea; hor dago museorako sarbide nagusia. Museoari gutxienez 24 ordu lehenago eskatu behar zaio bisitarien arretarako telefonora deituta (943 00 88 40), eta soilik erabiltzaileak utzi eta jasotzeko izango da.
Eraikinera sartzea eta museoan ibiltzea
Eraikineko sarrera nagusia irisgarria da, eta ez dauka mailen arteko alderik. Era berean, museoaren barruko espazioetan ez dago oztopo arkitektonikorik. Gune batean soilik aldatu behar da ohiko ibilbidea, eta behar bezala seinaleztatuta dago planoan.
EDUKIEN IRISGARRITASUNA
Jarduera irisgarriak
Ahalik eta kolektibo kopuru handienari eta, bereziki, dinamika espezifikoak behar dituztelako, Museoaren proposamenetan parte hartzea zailagoa duten pertsonei erantzuteko asmoz Museoa eta bertako edukia pertsona horientzat irisgarriagoa bihurtzeko xedez, Museoak honako bisita motak proposatzen ditu: INFORMAZIO GEHIAGO