
Ordutegia eta tarifak
Cristóbal Balenciaga Museoak zure bisita azkar eta erraz antolatzeko informazio erabilgarria eskaintzen dizu, hala nola ordutegiak, prezioak eta zerbitzuak.
ORDUTEGIA
AZAROA-URTARRILA
Asteartetik igandera 10:30 - 15:00
MARTXOA
Asteartetik igandera 10:30 - 17:00
APIRILA-URRIA
Asteartetik igandera 10:30 - 19:00
UZTAILA -ABUZTUA
Astelehenetik igandera 10:30 - 20:00
SARBIDEA
Museora sartzeko azken unea denboraldi bakoitzean ezarritako itxiera-ordua baino ordu erdi lehenago da; taldeak, berriz, 60 minutu lehenago sartu ahalko dira beranduenik.
Itxi baino 15 minutu lehenago hasi behar da aretoak husten.
Denboraldi bakoitzean markatutako ixteko ordutegia baino ordubete lehenago hasi eta itxi baino 30 minutu lehenagora arte, museora doan sartzeko aukera dago edukiera bete arte.Tarifa hori museoan ordutegi horretan aurrez aurre saldutako sarrerei soilik aplikatzen zaie, eta ez du taldeetarako balio.
TALDEAK
Hamar pertsonatik gorako taldeek aurrez erreserbatu behar dute beti sarrera, hala bisita gidatua erreserbatu badute nola beren kabuz bisitatzen badute.
Hamar pertsonatik gorako taldeak ezin izango dira museora sartu museoa zabalik dagoen azken orduan.
SARRERAK
Edukiera mugatua da ordu-tartearen arabera. Sarrera erreserbatu daiteke, sarrerak online erosita bisita egin baino gutxienez lau ordu lehenago.
Museoko leihatilako salmenta ere edukieraren araberakoa da
KONTAKTOA
T. 943 00 88 40
info@cristobalbalenciagamuseoa.com

Tarifak
TARIFA OROKORRA:
Aldatu egiten da urteko unearen eta programazioko erakusketa-kopuruaren arabera (kontsultatu agenda)
— 13 € (Bildumaren erakusketa) Maiatzaren 21era arte
— 14 € (Bildumaren erakusketa + aldi baterako erakusketak) Maiatzaren 22tik aurrera
%10EKO DESKONTUA
10 pertsonatik gorako taldeak eta familia ugariak.
MURRIZTUA
9 €
— Gazteak (18-26 urte)
— Pertsona erretirodunak eta pentsiodunak
— Dibertsitate funtzionala duten pertsonak
— Pertsona langabetuak
— Getariarrak
DOAN
Cristóbal Balenciaga Museoaren lagunak
Haurrak eta nerabeak (18 urtera arte)
ICOM-eko kideak
Baldintzak kontsultatzeko:
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 008 840