Cristóbal Balenciaga Museoaren bilduma Cristóbal Balenciagaren ibilbide profesionalari eta profil pertsonalari lotuta dago; izan ere, Getariako diseinatzaile ospetsuak XX. mendeko goi-mailako joskintza menderatu zuen. Museoak, bildumak gorde eta handitzeaz gain, eskuragarriago jarri, eta gehiago zabaldu nahi ditu.

Atal honetan, hurbilagotik ezagutu ahal izango dituzu jostuna, museoaren ondarea osatzen duten bildumak eta guk haiekin egin dugun lana.

Bilduma

Bildumak

Cristóbal Balenciaga Museoan dagoen funtsen bilduma jostunari eta haren familiari lotutako pertsonen lankidetzaren emaitza da neurri batean, eta Cristóbal Balenciagak utzi zizkigun ondare materialaren eta immaterialaren erakusgarri garrantzitsua da. Bildumak osatzen dituzten funtsak erregistratu, katalogatu, manipulatu, tratatu eta biltegiratu egiten dira, Museoaren Kontserbazio eta Zaharberritze Sailak finkatutako irizpide eta protokolo zorrotzak betez.

Informazio gehiago

Bilduma

ikerketa

Museoak ikerkuntza-lan trinkoa egiten du, bilduman zaintzen dituen Balenciagaren sorkuntza-lanak ondo aztertuz eta dokumentatuz, eta, era berean, Getariako jostunaren ibilbide pertsonala eta profesionala sakonago ezagutuz.

Informazio gehiago