Parte hartzeko ekimenen bitartez, museoa eta haren edukia ezagutu eta gozatu ahal izateko diseinatuta, programak hezkuntza-etapa bakoitzera egokitutako eta curriculum-edukietara doitutako jarduerak aurkezten ditu, horiek transmititzeko tresna eraginkor gisa jantzia eta haren inguruko guztia erabiliz.

Jantziak ikasleen eta curriculum-konpetentzien garapena errazteko eskaintzen dituen aukera ugariak ditu oinarri programak, hautemateko, gogoetarako eta sormenerako prozesuak txertatuz. Hala, hezkuntza-etapa guztietan zeharkakoak diren hiru baliotan –Garapen Jasangarriko Helburuei eta 2030eko Agendari dagozkienak– antolatuta daude jarduerak, eta proposamenek horietako bakoitzaren beharrizanak eta berezitasunak aintzat hartuta jorratzen dituzte: Aniztasuna, Jasangarritasuna eta Sormena.

Informazio gehiagorako:
943 008 840
didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

PROGRAMA DESKARGATU

Ikastetxeentzako programa

SML PROGRAMA

SML hezkuntza-programa bat da, eta moda-kontsumo arduratsu eta jasangarriko kultura baten inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzea du xede. Hausnarketa kritikoko prozesu batean eta sormenezko praktika kolektiboan oinarritutako esperientzia honen helburua da ikasle parte-hartzaileei ezagutza eta irizpidea ematea, eta ikasleok gaur egungo erronkekin konektatu eta konprometitzea, moda jasangarriaren paradigman aurrera egiteko.

Programa honen bidez, museoaren eta eskolaren arteko lankidetzarako aukerak aztertzen dira, eta Garapen Jasangarriko Helburuak eta 2030 Agenda bere egiten dituen esperientzia bat hartzen du barne.

Informazio gehiago

Ikastetxeentzako programa

Haur hezkuntza

Haur Hezkuntzako jardueretan, ingurunea nolakoa den jakiteko erabiliko dugu jokoa. 

 

Informazio gehiago

Ikastetxeentzako programa

Lehen Hezkuntza

Miaketari eta esperimentazioari esker, Lehen Hezkuntzako jardueretan Museoko bildumei lotuta dauden ikasgaietan sakonduko da, eta ikasleak trebatuko dira.

Informazio gehiago

Ikastetxeentzako programa

Bigarren Hezkuntza

Behaketari eta parte-hartzeari esker, Bigarren Hezkuntzako jarduerak lagungarriak izango dira modari dagozkion kontzeptuetan eta mintzairetan sakontzeko.

Informazio gehiago

Ikastetxeentzako programa

Batxilergoa eta lanbide heziketa

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako jardueretan, gizarte eta kultura garaikideari buruzko azterketa eta hausnarketa egingo da, autonomia eta gaitasun kritikoa bultzatzeko.

Informazio gehiago