

Batxilergoa eta lanbide heziketa
BALENCIAGA ETA ARTEA
Cristóbal Balenciagaren sormenean gehien eragin zuten iturriak abiapuntutzat hartuta, janzkeraren eta artearen artean, kasu batzuetan, geratzen den elkarreragina eta harremana ezagutaraziko da. Getariako moda-sortzailearen sorkarien eta horien inspirazio-iturri izan zirenen bidez, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako egileen edo/eta korronte artistikoetako eta estetikoetako lanak ezagutaraziko dira.
Erakusketara bisita dinamizatua
75 '

Batxilergoa eta lanbide heziketa
BALENCIAGA ETA TEKNIKA
Cristóbal Balenciagaren maisutasun teknikoa izango da bisita honen ardatz nagusia, eta hark bere obretan aplikatu zuen esperimentazioa eta bizi izan zuen bilakaera erakutsiko zaie ikasleei. Ikusgai dauden jantziak xehe analizatuko dira jostunaren proposamen berritzaileak hobeto ulertzeko eta bereganatzeko baliabideekin batera.
Erakusketara bisita dinamizatua.
75 '
Batxilergoa eta lanbide heziketa
Balenciaga eta silueten iraultza
Cristóbal Balenciagak emakumeentzako jantzien historiari egin dakiokeen ekarpenik handienetako bat egin zuen: silueta berriak sortzea.
Ezarritako joerak hautsi zituzten lerro naturalak eta kurbatuak eta bolumen harrigarriak dituzten modeloak ezagutuko dituzte ikasleek.
Erakusketara bisita dinamizatua.
75'

Batxilergoa eta lanbide heziketa
Balenciaga eta goi mailako jantzigintza: Slow Fashion
BERRIA
Goi-mailako jantzigintza, eskuz, material esklusiboak eta bikainak erabiliz egindako jantziak, galkorra ez den modaren adierazpide gorentzat har daiteke hasieratik. Horiek horrela, slow fashion edo moda geldoa gero eta indar handiagoa hartzen ari den honetan, bisita honek aurreko garaietakoak diren baina orainean ere indarrean dauden kontzeptuetara itzultzea proposatzen digu, modako urtaroaren araberako egungo kontsumo azkarraz eta masiboaz hausnartzeko.
Bisita dinamizatua erakusketara.
75'