Bigarren Hezkuntza

Behaketari eta parte-hartzeari esker, Bigarren Hezkuntzako jarduerak lagungarriak izango dira modari dagozkion kontzeptuetan eta mintzairetan sakontzeko.

Materiales de recurso I

Bigarren Hezkuntza

KUSTOMIZATU ETA BIRZIKLATU

Jardueraren helburua ikasleak kontzientziatzea da, naturaren mugekin bateragarriak diren bizimoduak eta garapena bizitzeko beharraz, modan gaur egungo kontsumo-ohiturei buruz hausnartzeaz eta begirune hobekoak nahiz jasangarriagoak diren ordezko aukerak hautatzeko gakoak finkatzeaz. Tailerrean, ikasleek janzki bat manipulatu eta eraldatuko dute, hari beste erabilera bat emanez, balio eta bizitza erabilgarri handiagoa.

Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Erakusketara bisita eta tailerra
120'

Del plano al volumen

Bigarren Hezkuntza

AZALETIK BOLUMENERA

Jarduera honen helburua Cristóbal Balenciagaren sorkarietan agerikoak diren forma- eta geometria-kontzeptuak transmititzea da. Bi dimentsioko patroi baten gainean irudi geometrikoak konfiguratuz eta problema matematiko errazak ebaztean oinarritutako tratamendua eginez, ikasleek gorputzera egokitutako hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte.

Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila
Erakusketara bisita eta tailerra.
135'

 

La moda, una máquina del tiempo

Bigarren Hezkuntza

GORPUTZ JANTZIAK ETA IDENTITATEAK

Jarduera honetan, hari nagusia izango da norberaren nortasuna, gorputz jantziaren eta haren irudiaren bitartez irudikatuta. Ikasleak gogoeta egitera gonbidatuko ditugu, pertsonen irudikatze fisiko jantziaz, janzteko moduen eta moden bilakaeraz, bai eta estereotiporik gabe nork bere diseinua asmatzera ere.

Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila
Erakusketara bisita eta tailerra
120 ' 

Textil055

Bigarren Hezkuntza

Moda eta elektronika sortzailea

Modari aplikaturiko teknologiari buruzko tailer honen helburua elektronikako oinarrizko jakintzak eskaintzea da. Parte-hartzaileek zirkuitu bat eraikitzen ikasiko dute, material berriekin esperimentatuko dute eta elektronikaren diziplina ehunetan txertatzeak eskaintzen dituen sormen-aukerak arakatuko dituzte.

Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila
Erakusketara bisita eta tailerra
135 '