Lehen Hezkuntza

Miaketari eta esperimentazioari esker, Lehen Hezkuntzako jardueretan Museoko bildumei lotuta dauden ikasgaietan sakonduko da, eta ikasleak trebatuko dira.

Oficios textiles

Lehen Hezkuntza

EHUN-OFIZIOAK

Jarduera honen helburua da modaren sektoreko ogibideak ikusaraztea eta azken produktuaren atzean dagoen artisau-lanarekiko errespetua sustatzea. Ikasleek jantzien ekoizpenean eta dekorazioan inplikatutako ofizioak identifikatuko dituzte, neurrirako jantzien manufakturaren eta fabrikazio mekanizatuaren arteko desberdintasunak ezagutuko dituzte, eta, era berean, goi joskintzako etxe bateko tailer eta aretoen funtzionamendua ezagutuko dute. Bisitaren osagarri, praktika bat egingo da eta, horretan, ikasleek kamiseta edo kapela bat landuko dute, koloreekin, formekin eta ehundurekin jolastuz.

LEHEN HEZKUNTZAKO 1. ETA 2. MAILA
Erakusketara bisita eta tailerra.
120'

2 LH BZ Esperimentu kromatikoak-Experimentos cromaticos EP SC I

Lehen Hezkuntza

KOLORE ETA TINDAGAI NATURALAK

Ikasleek oinarrizko koloreak zein diren eta kolore osagarriak nola lortzen diren ikasiko dute. Nola ematen zaie kolorea oihalei? Zer material erabiltzen dira horretarako? Zein da ehuna tindatzearen ingurumen-inpaktua? Zein dira eragin txikieneko alternatibak? Landareak eta tindaketarako beste baliabide natural batzuk ezagutzea eta sailkatzea, tindatze-praktikak egitea eta, horrela, ehun lagin kromatiko bat egitea proposatuko da.

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. eta 4. MAILA 
Erakusketara bisita eta tailerra 
120'

 

¡Sigue el hilo!

Lehen Hezkuntza

HARIA JARRAITU!

Zuntza ehun bat egiteko lehengaia da, eta ehuna, aldi berean, jantzi bat ekoizteko lehengaia. Hamaika jatorri –naturalak, artifizialak, sintetikoak, teknologikoak, etab.– eta ezaugarritakoak dira, eta gaur egun irtenbide potentzial biodegradagarriak eta jatorri naturalekoak ikertzen dira moda-industria jasangarriago baterako. Jarduera honetan, ikasleek ehun-zuntz naturalen jatorria eta ehunen eraikuntza-prozesua ezagutuko dituzte, eta, ehungailu bat erabiliz, oinarrizko ehun bat ehunduko dute.

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILA 
Erakusketara bisita eta tailerra
120'

Niños de recurso II

Lehen Hezkuntza

SILUETA (U)TOPIKOAK

Ekimenean siluetaren esanahian sakonduko da, estalgarri dituen jantzien bidez gorputzak izaten dituen aldaketak hautemateko. Jantziak gorputz-formetan eragiten dituen ekintzak ezagutzea, horien esanahiak ondorioztatzea eta estereotipo fisikoei buruz hausnartzea dira jarduerak barne hartuko dituen esperientzietako batzuk. Ibilbidea osatzeko, ikasleek silueta berriak sortuko dituzte, korronte esperimental surrealistak sortutako metodo original bat oinarri hartuta eta “Ondorioakdenbora-pasa zaharrean oinarrituta.

LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILA
Erakusketara bisita eta tailerra 
120'

EN MOV.jpg

Lehen Hezkuntza

MUGITUZ

Dantzaren eta gorputz-adierazpenaren bitartez, museoan ikusgai dauden artelan estatikoetara hurbiltzea proposatzen du jarduera honek. Parte hartuko duten ikasleek bi dantzari izango dituzte bidelagun, museoa mugituz bizitzeko bidaia dantzatu bakarrean. 

DABekin lankidetzan eskainitako jarduera
Kontsultatu baldintzak

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak 
Erakusketa bisitatzea eta tailerra.
120'