SML PROGRAMA

SML hezkuntza-programa bat da, eta moda-kontsumo arduratsu eta jasangarriko kultura baten inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzea du xede. Hausnarketa kritikoko prozesu batean eta sormenezko praktika kolektiboan oinarritutako esperientzia honen helburua da ikasle parte-hartzaileei ezagutza eta irizpidea ematea, eta ikasleok gaur egungo erronkekin konektatu eta konprometitzea, moda jasangarriaren paradigman aurrera egiteko.

Programa honen bidez, museoaren eta eskolaren arteko lankidetzarako aukerak aztertzen dira, eta Garapen Jasangarriko Helburuak eta 2030 Agenda bere egiten dituen esperientzia bat hartzen du barne.

Egutegia 2024ko irailetik abendura
Dedikazioa Cristóbal Balenciaga Museoa bisitatzea eta 4 ordu ikasgelan
Ikasleak DBHko 4. maila
Prezioa Dohainik
Plaza mugatuak Izena eman behar da. Plazak izen-emateen ordenaren arabera esleituko dira
Informazioa T +34 943 008 840/943 004 777 / hezkuntza@fbalenciaga.com 
Laguntzailea Gipuzkoako Foru Aldundia