
Museoko erakusketen eta jardueren programazioaren xedea modaren kultura sortzea da, modaren alorreko lanbideekin lotutako ezagutzaren transmisioaren bidez. Hala, publiko desberdinen interes eta beharrei ematen zaie erantzuna, izan espezializatuei nahiz orotarikoei.
Transmissions
Moda Diseinuan prestigio handiena duten nazioarteko eskoletako irakasle eta ikasleak bildu ditu museoak sustatutako “Transmissions” proiektuak.
Informazio gehiagoGoi mailako joskintza teknikak
Museoa duela urte batzuk sustatzen ari den goi-mailako joskintzako ikastaroen programak modaren egungo testuingurura moldatutako Cristóbal Balenciagaren balioak eta bereziki teknikak zabaldu nahi ditu.
Informazio gehiagoBestelako ikastaroak
Profesionalei zuzenduriko ekimenek profil espezializatuari dagozkion ezagupen, trebetasun eta esperientzietan sakontzen laguntzea dute helburu.
Informazio gehiago