Agenda

Agenda

Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.

PV 2

Familientzako tailerrak

Azaletik bolumenera

Tailer honen helburua Cristóbal Balenciagaren sorkarietan agerikoak diren forma- eta geometria-kontzeptuak transmititzea da. Bi dimentsioko patroi baten gainean irudi geometrikoak konfiguratuz eta problema matematiko errazak ebaztean oinarritutako tratamendua eginez, familiek gorputzera egokitutako hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte. Bihur zaitez oihalen arkitekto!

Informazio gehiago

Erakusketak

Lurrina Balenciagaren garaian

 - 

Ikusezina, etereoa, sotil bezain gogoangarria, luxuaren epitomea da perfumea. Aromen konbinazioa da esentzia, eta perfumeei gorputza ematen dieten elementuak dira, berriz, bitxi-izaerako flaskoak, kaxa eta erakustokiak, publizitate-irudiak eta izenen poesia; lurrinak objektu desiragarri bihurtzen dituzte horiek guztiek.

Informazio gehiago
CBM PERFUME (002)
150522_BALENCIAGA__062[1]

Agenda

Magia museoan

Gabon hauek magiaz gainezka egingo dute! Euskal Herriko txoko guztietako lau mago elkartu dira, ilusioz jositako ikuskizun bat eskaintzeko asmoz. Euren trikimailu onenak egingo dituzte, familia osoa erabat txunditzeko. Barreak eta zirrara bermatuta daude!

Informazio gehiago