CRISTÓBAL BALENCIAGA: TÉCNICA, MATERIA Y FORMA

“Cristóbal. Balenciaga. Teknika, Materia eta Forma” izenburupean, erakusketak joskinaren lanaren eta haren eragin eta ondarearen inguruko hurbilketa sakon eta didaktiko bat planteatzen du.

Bisita areto biografikoan hasten da, Cristóbal Balenciagaren enpresa-, bizitza- eta sormen-ibilbidea agerian jartzeko eta bisitariak Getariako maisuaren testuinguru historiko eta geografikoan kokatzeko.

Une horretatik hasita, elkarren segidako lau aretoek diskurtso tematiko berri bat dute, eta XX. mendeko goi-mailako joskintzaren agertokia aztertzen dute, baita teknika, materia eta forma ere, Balenciagaren lana definitzen duten kontzeptuak baitira. 

Museoko bildumen zuzendari Igor Uria da erakusketaren komisario, eta 90 pieza baino gehiago aurkezten ditu, baita piezokin lotutako zenbait baliabide ere, zeinari esker piezak 3Dan esploratu eta ehunak oso bereizmen handian bistaratzea baitaitezke. Gainera, ikus-entzunezko beste baliabide batzuk aurkituko ditugu, bideo-mapping gisa, Balenciaga silueten koherentzia sortzailearen eta bilakaeraren ideia bat egiteko aukera emango digutenak.

 

Antolatzailea  CRISTÓBAL BALENCIAGA FOUNDATION

Laguntzaileak ARCHIVES BALENCIAGA, PARIS; CONDÉ NAST; EL DIARIO VASCO; EITB; CARDIVA. 

Komisariotza  IGOR URIA

 

Argazkiak: Jon Cazenave

ERAKUSKETAREN ESKUORRIA