Abenduko Zubia
Abenduaren 6tik 10era bitartean, Cristóbal Balenciaga Museoak bere ordutegia zabaldu eta bere ateak egunero irekiko ditu 11:00etatik 15:00etara. Bisita gidatuen programa kontsultatu.
Momentuko erakusketak era librean bisitatzeko aukeraz gain, Museoak plaza mugatuko bisita gidatuak antolatu ditu egunero 11:00tan (gaztelaniaz) eta 13:00tan (euskaraz). Bisita hauetan sarrera bat dagokion gehigarriarekin eskuratzen duten pertsonek har dezakete parte.
Informazio gehiagorako: T. 943 00 88 40 @. info@cristobalbalenciagamuseoa.com