Balenciaga etxetik kanpo

Ondarearen Europako Jardunaldiak
Migrazioak eta Kultur Ondarea
Bisita gidatua Balenciaga etxetik kanpo

Bisitaren helburua Getariako moda-sortzaileak Frantziako hiriburuan bizi izan zuen bidaldi profesionalera hurbiltzea da, bereziki, haren erroen eraginean arreta jarriz, erakusketa honen bidez: Ikatza eta belusa: Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri-jantziari.

Egunak: Urriaren 15a (euskaraz) eta 22a (gaztelaniaz).

Ordua: 12:00.

Prezioa: Doan.

Balenciagak 1917an ireki zuen goi-mailako joskintzako aurreneko lantegia, 22 urte baino ez zituenean. Jarduera bizi baten hasiera izan zen hura. Gerora, hainbat etxe zabaldu zituen Donostian, Madrilen eta Bartzelonan. 1936an, Parisen finkatzea erabaki zuen. Haren arrakasta berehalakoa eta eztabaidaezina izan zen bezero, moda-kritiko eta moda-argitaratzaileen artean. Moda-sortzailea bere soiltasun dotoreagatik eta joskintza finagatik gorakatzen zuten, haren jatorriko kulturari erreferentzia eta kultura horren berrinterpretazio sotil eta errepikariagatik. Bisitaren helburua Getariako moda-sortzaileak Frantziako hiriburuan bizi izan zuen bidaldi profesionalera hurbiltzea da, bereziki, haren erroen eraginean arreta jarriz, erakusketa honen bidez: Ikatza eta belusa: Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri-jantziari.

 

Plaza mugatuak. Beharrezkoa da izena ematea.

Tel. 943 00 88 40

@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com