Balenciaga Gauak. Zuzeneko kontzertuak
Museoak, abuztuko ostiraletan, Kutxa Kultur Musika programan parte hartzen duten talde eta bakarlarien musika emanaldiak proposatzen ditu, bere kanpoko esparru paregabean.
Ordua: 19:30
Publikoa: Orokorra
Tokia: Museoaren kanpoaldea (artelatzen lorategian)
Prezioa: Dohainik
Datak eta taldeak:
Abuztuaren 13a
BLANQUITA CARRAQUELA
Asier Beramendik, Blanquita Carraquela gisa konposizio berriak aurkezten baititu. Horrela, elektronikari gehiago dagozkion elementu berriak erabiltzen ditu, hala nola, sintetizadoreak, erritmo-kaxak eta ahots manipulatuen jokoak, eta baxua edo teklatua bezalako instrumentuak musika-hizkuntza berri bat eraikitzeko. Horrela, batez ere, hitz idatzian jartzen du arreta eta rap, spoken word eta hip-hop-aren inguruan taxutzen du proiektu berri hau.
Informazio gehiago (https://www.kutxakultur.eus/es/talentos/blanquita-carraquela/)
Tiket erreserba (https://www.eventbrite.es/e/
Abuztuaren 20a
MARTIN DE MARTE / RAMONA’S FIRST EVIL BOYFRIEND
“Martin Muruak -Martín de Marte- bere ibilbide martetarra 2019. urtean. Hasi zuen.).Bigarren albumetik aurrera, proiektua taldean garatzea erabaki zuen hiru laguni deituta: Ion Ferrera gitarra, Xabier Aramendi baxua eta Nikolas Eizagirre bateria. Jotzen dutenean rock-a, pop-a eta indie-a nahasten dituzte, ukitu psikodelikoekin eta jazz-ari egindako keinuekin. Mariner zundaren antzera, haien musikak Marterainoko bidaia batera eramango zaituzte, martetar samarrak baitira, baina ez lunatikoak!
Ramona’s First Evil Boyfriend, Andrea Pozok (Azkoitia) eta Josemari Unanuek (Hendaia), apirilean, konfinamentu garaian, sortutako duo bat da. Influentziei dagokionez, haien estiloa lo-fi, dream pop eta folk-aren nahasketa dela uste dute, eta lehen lan honetan soinu intimoa, xinplea, lortu nahi izan dute, baina inprobisazioaren esentzia hori galdu gabe.
Informazio gehiago (https://www.kutxakultur.eus/es/talentos/martin-de-marte/)
Tiket erreserba (https://www.eventbrite.es/e/
Emanaldi hau "Katapulta Tour Gipuzkoa 2021” zirkuitu barrukoa da.
"Katapulta Tour Gipuzkoa 2021” informazioa: http://eu.
Abuztuaren 27a
SARA AZURZA
Sara Azurza abeslari donostiarra 17 urterekin hasi zen oholtza gainean. Iker Laurobarekin eman zituen lehen pausuak. Azken bi urteetan, Sara bere estilo propioaren bila ibili da Bartzelona, Montreal eta London artean. Emakumezko abeslari amerikarrak eta britaniarrak beti erreferente izanik, Sara proposamen berri batekin dator oraingoan: bere abestiei Soul ukitu bat emanez.
Informazio gehiago (https://www.kutxakultur.eus/es/talentos/sara-azurza/)
Tiket erreserba (https://www.eventbrite.es/e/
Beharrezkoa da ikuskizunerako tiketak aldez aurretik erreserbatzea; izan ere, egungo ezohiko egoera dela eta, ikusleen edukiera mugatua da. Edukiera mugatua denez, azkenean ezin baduzu tailerrera joan, mesedez, abisatu, interesa duten beste pertsona batzuek parte hartzea ahalbidetzeko.
Eguneko plaza libreen esleipena tiketak dituzten pertsonak bertaratzen ez badira bakarrik egingo da, eta edukieraren arabera.
Informazio gehiago:
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 00 88 40