GAU IREKIA

Museoaren erakusketen gaueko bisita zuzeneko musikarekin girotua.

Abuztuaren 2an Balenciaga Museoak haren erakusketen gaueko bisita proposatzen du, Irati Bilbaoren zuzeneko musikarekin girotua. Ekimen honen bidez, Museoa arte-hizkuntza desberdinen topaleku bihurtu eta publikoari eraikinaren eta bere bildumen ezohiko ikuspegia eskainiko zaio.

Sarrera librea 21:00etatik 23:15era, aforoa bete arte

Utzaraztea: 00:00etan
Prezioa: Doan
Taberna eta denda zerbitzua

Irati Bilbao Jazz hirukotea

Durangon jaioa, Irati Bilbao jazz abeslaria da, Musikenen Jazz Kantuan goi mailan graduatua. 17 urte zituela hasi zen eszenatokietan abeslari profesional gisa, eta hainbat proiektutan parte hartu du, besteak beste, Ekuru, Josu Bergara + AkordeTxikiak, Reunion Big Band, Manixa Jazz Choir, Bilbao Lindy Band, Jazzbana Ensemble eta Sarrabete taldeetan. Hainbat sari irabazi ditu, Durangoko II. Lehiaketa Feminista esaterako, eta “Begin”, 2020an kaleratutako, bere, lehen diskoarekin, Deba Jazz Blai jaialdiko jazz banden lehiaketan lehen saria ere lortu zuen. Konposizio eta moldaketa propioz beteriko disko honek jazz klasikoari dion errotze sakona islatzen du, orainaldiko eta iraganeko eraginak uztartuz.

Irati Bilbaok Mikel Nuñez izango du lagun pianoan, Musikeneko Jazz pianoan graduatua eta Durangoko Bartolome Ertzilla kontserbatorioko irakaslea. Aitor Bravo baterian, perkusioan tituluduna Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan eta jazz baterian graduatua Musikenen, Jo Krause entzutetsuaren tutoretzapean. Fran Serrano kontrabaxu-jotzailea, jazz kontrabaxua, musika modernoa eta interpretazio, konposizio eta pedagogiako bi masterrekin, ESMUCen (Bartzelona).

 

Informazio gehiagorako:
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 00 884

Erakusketetarako sarbidea mailakatua izango da, 15 minutuan behin.