MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA, 2024
Museoak hezkuntzarako eta ikerketarako lanean lelopean, 2024 honetako Museoen Nazioarteko Egunak beren garrantzia azpimarratzeko deia egiten die museoei, aurkikuntza, ikaskuntza eta kulturaren ulermena sustatzen duten hezkuntza-erakunde dinamikoak diren aldetik.
Museoek funtsezko zeregina dute hezkuntza birpentsatzeko eta etorkizun berri bat irudikatzeko orduan, ezagutza-trukeak muga guztiak gainditu ditzan eta berrikuntzak eta tradizioak bat egin dezaten.
Hala, edizio honetan, Garapen Jasangarriko zenbait Helburu eta 2030 Agenda bultzatzen dira, ezagutza desblokeatzea sustatzen duten zenbait neurri martxan jarriz. Edizio honek helburu hauetan jartzen du arreta:
- 4. helburua: Kalitatezko hezkuntza – Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Cristóbal Balenciaga Museoak, bere hezkuntza-programen bitartez –eskolakoa, profesionala eta soziala– hezkuntza-komunitatearentzako tresna erabilgarri bihurtu nahi du; hala, aipagarria da ikaskuntza eta ikerkuntza sustatzeko tresna gisa duen indarra.
- 9. helburua: Industria, berrikuntza eta azpiegitura – Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Cristóbal Balenciaga Museoa duela zenbait urtetatik ari da lanean bere publikoak kultura arduratsu, jasangarri, zuzen eta berritzaile batean sentikortu eta prestatuko dituzten askotariko programetan.
MAIATZAK 18.ATE IREKI EGUNA.
AURRETIKO ERRESERBA DUTEN JARDUERAK
FAMILIENTZAKO TAILERRAK (12:00 / 16:30).
Bi tailer proposatzen dira 6-14 urte arteko adingabeekin datozen familientzat, Museoa eta bertako edukia ezagutzeko eta guztiaz modu dibertigarri eta aberasgarri batean gozatzeko. Doako jarduera. Plazak izen-emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira, edukiera bete arte. Azken eguna, maiatzak 16 (14:00). Tailerrei buruzko informazio gehiago.
ELKARRETARATZEA IRAKASLEEKIN (11:00)
Museoaren eskola-programaren aurkezpena eta martxan dauden erakusketetarako bisitaldi gidatua, ikastetxeetako irakasle akreditatuentzat (haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako irakasleak). Doako jarduera. Plazak izen-emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira, edukiera bete arte. Azken eguna, maiatzak 16 (14:00). * Jarduera egiteko gutxieneko plaza-kopuru bat bete beharko da*
Museoak aukera ematen du martxan dauden Balenciaga. Izaera eta Balenciaga etxearen marrazkiak (1943-1964) erakusketetara doan sartzeko, maiatzaren 18an, 11:00etatik 18:30era. Ez da erreserbatu behar.
Informazio gehiago eta erreserbak:
Tel.: 943 00 88 40
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com