
Planak eta esperientziak
Cristóbal Balenciaga Museoak bisita eta jarduera programa bat prestatu du, Museora egindako bisita esperientzia ezohikoa eta ahaztezina izan dadin.
NEURRIRA EGINDAKO TAILERRAK FAMILIENTZAT
Era berean, Museoak neurrira egindako tailerren eskaintza du familientzat. Ikasteko eta gozatzeko esperientziak dira, Museoko bilduma modu ludiko eta sormenezkoan hurbilarazteko sei eta hamalau urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei.
Informazio gehiagoNEURRIRA EGINDAKO TAILERRAK GAZTEENTZAT ETA HELDUENTZAT
Neurrira egindako tailerren bidez, beste metodo bat bultzatu nahi da Museoaren edukia hurbiltzeko eta ulertzeko. Ehungintzako hainbat teknikarekin hasteko proposamen praktikoak dira. Tailerrak talde txikietan egingo dira, eta metodologia aldetik edonork erabiltzeko moduko ariketa egokituetan, parte-hartzaileek sortu eta esperimentatu ahal izan dezaten.
Informazio gehiago