NEURRIRA EGINDAKO TAILERRAK GAZTEENTZAT ETA HELDUENTZAT

Neurrira egindako tailerren bidez, beste metodo bat bultzatu nahi da Museoaren edukia hurbiltzeko eta ulertzeko. Ehungintzako hainbat teknikarekin hasteko proposamen praktikoak dira. Tailerrak talde txikietan egingo dira, eta metodologia aldetik edonork erabiltzeko moduko ariketa egokituetan, parte-hartzaileek sortu eta esperimentatu ahal izan dezaten.

Aldia: Erreserbapean.

Iraupena: 4h.

Talde eta gida bakoitzeko: Gutxienez 2 eta gehienez 15 lagun.

Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, ingelesa.

Informazio gehiagorako: 
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
943 008 840