Agenda
Agenda
Cristóbal Balenciaga Museoak programazio handinahia garatu du, Cristobal Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuten garrantzia eta haren ondarearen garaikidetasuna ezagutarazteko. Erakusketekin batera, beste jarduera batzuk ere egiten dira, adibidez: ikastaroak, mintegiak edo tailer didaktikoak. Askotariko jendearentzat izango dira eta bisitarien esperientzia osatuko dute.
CRISTÓBAL BALENCIAGA: TÉCNICA, MATERIA Y FORMA
-
“Cristóbal. Balenciaga. Teknika, Materia eta Forma” izenburupean, erakusketak joskinaren lanaren eta haren eragin eta ondarearen inguruko hurbilketa sakon eta didaktiko bat planteatzen du.
Informazio gehiagoIkastaroak eta klase magistralak
Fantasiazko goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa
-
Erdi-mailako formakuntza hau, fantasiazko ibilbideko ikastaro-programazioaren parte da, eta proposatutako planaren zati gisa edo jarduera independente gisa egin daiteke. Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetara hurbilketa proposatzen du eta, konkretuki, alboan eta ezker sorbaldan zabalik dagoen eta zetazko tafetazko oinarria duen parpailazko gorputza nola egin jorratuko da.
Informazio gehiagoIkastaroak eta klase magistralak
Jantzigintzako goi-mailako joskintzako tekniketan online ikastaroa
-
Erdi-mailako formakuntza hau, jantzigintzako ibilbideko ikastaro-programazioaren parte da, eta proposatutako planaren zati gisa edo jarduera independente gisa egin daiteke. Balenciaga Etxeko jantzigintzako tailerretan erabilitako metodo zehatzetara hurbilketa proposatzen du eta, konkretuki, papar-hegala duen artilezko jaka koadrodun baten elementu jakin batzuk egitea du...
Informazio gehiago