JOSEP FONT. EDERTASUNA ETA EGONEZINA
Ahobatezko iritzia da Josep Font XX. eta XXI. mendeen arteko igarobideko espainiar sortzaile pertsonal eta estimatuenetako bat dela. Proiekzio nabarmena du nazioartean, eta haren lanak edertasunaren etengabeko bilaketa du ezaugarri.
Fontentzat, edertasunak, bere distira osoan, asaldura eragiten du, baita egonezina ere, baina, agian horrexegatik, edertasun hori lortzen jarraitzeko energia ere sortzen du.Eraikuntza arkitektonikoa, bolumen-jolasa eta ehunen apaindura dira haren obraren bereizgarriak.
Jostunak bi hamarkada baino gehiagoko ekoizpenean prêt-à-porter delakorako eta goi-mailako joskintzarako egindako sorkuntzarik garrantzitsuenetako batzuk biltzen dira erakusketan. Eta Cristóbal Balenciaga Museoaren esparruan, gainera, diseinatzaile katalanaren eta Getariako Maisuaren artean aurki daitezkeen parekotasun ugariak azpimarratu nahi dira.
Komisarioa: Josep Casamartina i Parassols
Laguntzaile nagusia: Fundació Antoni de Montpalau
Laguntzaileak:
Museo del Traje. Centro de investigación de patrimonio etnológico, Madrid.
Victoria & Albert Museum, London.
Consejería de Cultura, Turismo y Deporte de la Comunidad de Madrid
Argazkiak: Josep Fontek, Delpozorentzat. Argazkia: Ernesto Artillo. Estilismoa eta ekoizpena: Lara Ubago estudioa.