Transmissions

Moda Diseinuan prestigio handiena duten nazioarteko eskoletako irakasle eta ikasleak bildu ditu museoak sustatutako Transmissions proiektuak.

Transmissions Cristóbal Balenciaga Museoak antolatutako hezkuntza-proiektu bat da, eta moda-hezkuntzan diharduten nazioarteko erakundeei eta horietako ikasleei zuzenduta dago. Helburua da Cristóbal Balenciagaren filosofian, teknikan eta testuinguru biografikoan murgiltzea, haren gai bereizgarri bati dagokionez: silueta berri eta iraultzaileen sarrera.

Museoa bisitatu eta artxiboko zenbait pieza ikusiz hasten da parte-hartzaile bakoitzaren ikerkuntza-, hausnarketa- eta sorkuntza-prozesua.

Erakusketa honek proiektuaren emaitza diren lanen hautaketa bat erakusten du, proiektuan sortu diren 500 lan baino gehiagoren artean; museoan gordetako legatuaren, arlo horretan ari diren irakasleen irakurketen eta sortzaile-belaunaldi berri baten lanaren eta talentuaren arteko dialogoa irudikatzen dute.

2019-2021 edizioan, proiektuak lotura bat josten du Museoaren eta munduko moda-diseinuko eskolarik garrantzitsuenetako batzuen artean; hona hemen horietako batzuk: Aalto University School of Arts, Design and Architecture (Espoo, Finlandia), Accademia Costume e Moda (Erroma, Italia), ArtEZ University of the Arts (Arnhem, Herbereak), Bilbao International Art & Fashion (Bilbo, Euskadi), Central Saint Martins – University of the Arts London (Londres, Inglaterra), Iceland University of the Arts (Reykjavik, Islandia), IED Madrid (Madril, Espainia), Osaka Institute of Fashion (Osaka, Japonia), Parsons School of Design (New York, Estatu Batuak), Kyoto Seika University, Kyoto Seika University (Kyoto, Japonia), Shenkar College of Engineering, Design and Arts, Shenkar College of Engineering, Design and Arts (Ramat Gan, Israel), eta The Royal Danish Academy (Copenhague, Danimarka).

Transmissions