
ECOPRINT
Ekimen honek familia parte-hartzaileak ekoprintaren teknikan murgilduko ditu, inspirazio naturaleko ehun-diseinuak egitea ahalbidetzen duen estanpazio botanikoko metodoa. Familiek beren estanpatua sortuko dute, hostoak, loreak, azalak edo zurtoinak bezalako landare-materien kolorea, silueta eta ehundura ehunaren gainean islatuz. Sor ezazu zure pieza errepikaezina, emaitza aurreraezina!
Informazio gehiagoDiseinatu eta estanpatu serigrafiarekin
Tailer honen bidez, parte hartzen duten familiek modu praktiko batean ikasiko dituzte serigrafiatzeko teknikaren hastapenak. Serigrafia inprimaketa-metodo bat da, eta aukera ematen du tinta eta pantaila deritzon sare tenkatu bat erabiliz ehun bat estanpatzeko. Familiek beren diseinua sortu eta estanpatuko dute artisau-prozesu honen bitartez eta, horretarako, landare eta intsektuen estraktuekin egindako tindagai naturalak erabiliko dituzte. Zuen irudimena askatzeko prest?
Informazio gehiagoGainjartzeak
Bi artisten bildumetako pieza batzuk abiapuntutzat hartuta, lantegi honek bi sortzaileen lanean hain nabarmen dauden hutsaren eta tolesturaren kontzeptuak landu nahi ditu.
Manipulazio errazeko materialen bidez, Eduardo Chillidaren eta Cristóbal Balenciagaren lanak ulertzen eta erlazionatzen lagunduko duten hainbat dinamika eta ariketa egingo dira. Zatoz bi artista hauen arteko lotura ezagutzera!
Azaletik bolumenera
Tailer honen helburua Cristóbal Balenciagaren sorkarietan agerikoak diren forma- eta geometria-kontzeptuak transmititzea da. Bi dimentsioko patroi baten gainean irudi geometrikoak konfiguratuz eta problema matematiko errazak ebaztean oinarritutako tratamendua eginez, familiek gorputzera egokitutako hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte. Bihur zaitez oihalen arkitekto!
Informazio gehiago