Azaletik bolumenera

Tailer honen helburua Cristóbal Balenciagaren sorkarietan agerikoak diren forma- eta geometria-kontzeptuak transmititzea da. Bi dimentsioko patroi baten gainean irudi geometrikoak konfiguratuz eta problema matematiko errazak ebaztean oinarritutako tratamendua eginez, familiek gorputzera egokitutako hiru dimentsioko piezak lortuko dituzte. Bihur zaitez oihalen arkitekto!

Data: Abenduaren 7a

Ordutegia: 11:30 - 13:00

Publikoa: 7 eta 14 urte bitarteko umeak dituzten familiak

Hizkuntza: Ele bitan (euskaraz eta gaztelaniaz)

Prezioa: 3 euro pertsonako 

 

Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da.

Informazioa eta erreserbak:

 didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com

T. 943 00 88 40

Izena emateko epea jardueraren aurreko ostegunera arte, abenduak 5 (14:00ak arte), egongo  da zabalik, edota aurreko edozein egunetara arte, baldin eta eskainitako leku-kopuruak betetzen badira.

Museoaren Lagunek %10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, mesedez, jakinarazi lagun-zenbakia, deskontua aplikatu ahal izateko.

Gehieneko parte-hartzaile kopurua 15 adin-txikikotara mugatuko da, heldu batek edo bik lagunduta.

Izena eman

Izena emateko formularioa

Jarduera honetan parte hartzeko, bete ezazu formulario hau.

Datu pertsonalen babesaren gaineko informazioa:

Arduraduna:
Fundación Cristobal Balenciaga Fundazioa.
Xedea eta legitimazioa:
Zure datu pertsonalak zure eskaera kudeatzeko eta erantzuteko soilik erabiliko ditugu.
Hartzaileak:
Formulario honetako datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Eskubideak:
Datu pertsonalen gaineko eskubideak gauzatzeko aukera izango duzu (datuetara sartzea, horiek zuzentzea edo ezabatzea, horien aurka egitea, tratamendua mugatzea eta eramangarritasuna eskatzea eta/edo baimena kentzea) hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: RGPD@cristobalbalenciagamuseoa.com. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari edo bestelako erakunde eskudunei erreklamazioa aurkezteko gaitasuna duzu.
Informazio osagarria:
Gure pribatutasun-politikari buruzko informazio osoa eskuratu dezakezu.