Deialdiak

Cristóbal Balenciaga Museoaren deialdiak modaren sektoreko ikasleei, ikertzaileei eta profesionalei zuzenduta daude, Cristóbal Balenciagaren lana sustatzeko, zabaltzeko eta indartzeko helburuarekin.

Deialdiak

Call for Papers Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko II. Biltzarra

Cristóbal Balenciaga Fundazioak, Cristóbal Balenciagari eta haren lanari buruzko ikerketa sustatzeko, helburu nagusi duen aldetik, jostunari buruzko Nazioarteko Biltzarraren bigarren edizioa antolatu du, eta 2025eko urriaren 1etik 3ra izango da Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan.

Ezagutu ezazu

Deialdiak

ESPAZIOAK LAGATZEKO DEIALDIA

Irabazi asmorik gabeko eta interes orokorreko zabalkunde ekimenak egiteko espazioa lagatzeko deaildia, kultura eta bizikidetza sustatzeko helburuarekin.

ESPAZIOAK LAGATZEKO DEIALDIA DESKARGATU

Deialdiak

Euskal Moda deialdia

Tokiko artisten, artisauen, diseinatzaileen talentuari, edo markei, ikusgarritasuna emateko helburuz, Cristóbal Balenciaga Fundazioaren asmoa da Cristóbal Balenciaga Museoan –museoaren eremu komertzialaren barruan– gune bat gaitzea, sortzaile horien bilduma propioetako produktuak erakusteko eta gordailutan saltzeko aukera emango duena.

DEIALDIA DESKARGATU

Deialdiak

MERKATUA

Merkatua jasangarritasuna interesatzen zaien eta beren tokiko diseinu eta ekoizpeneko produktuak ezagutzera eman nahi dituzten sortzaileei zuzendutako proposamena da.

Urriaren 5 eta 6ko asteburuan, 12 sortzailera arteko talde hautatu batek bere proiektu eta produktuak Cristóbal Balenciaga Museoan erakusgai izateko aukera izango du, aldi berean sormenezko prozesuak ere partekatuz, museoko publiko desberdinentzat antolatuko diren topaketa eta lantegietan.

Show room moduko espazio bat izango da, tokiko talentuaren eskutik kontsumo kontzientea sustatzeko helburua izango duena: diseinua, artisautza, kalitatea eta jasangarritasuna.

OINARRIAK