Call for Papers Cristóbal Balenciagari buruzko Nazioarteko II. Biltzarra

Cristóbal Balenciaga Fundazioak, Cristóbal Balenciagari eta haren lanari buruzko ikerketa sustatzeko, helburu nagusi duen aldetik, jostunari buruzko Nazioarteko Biltzarraren bigarren edizioa antolatu du, eta 2025eko urriaren 1etik 3ra izango da Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan.

Biltzar akademikoa izango da, nazioarteko proiekzioa izango duena, eta jostunaren figurari eta legatuari buruzko lanak eta ikerketa proposamen berritzaile eta kalitatekoak aurkeztuko dira, haren hedadura osoa aintzat hartuta: pertsonala, enpresariala, sormenezkoa, teknikoa eta abar, baita Balenciaga aritu zeneko testuinguru biografiko, kultural eta lanekoak aztertuko dituzten ikerlanak ere.

Haren figuraren garrantzia kontuan hartuta, ongietorriak izango dira, modaren historiaren arlotik etorritako proposamenak ez ezik, beste ikerketa arlo batzuetatik etorritakoak ere, hala nola ekonomikoa, legezkoa, soziologikoa eta arteen mundukoa, zentzu zabalean. Nahitaez bete beharreko baldintza da proposamenak Balenciagaren figura eta honen legatuari buruzkoak izatea.

Edizio berri honetan, 2020an egindako lehen Biltzarreko lorpenak finkatu eta hobetu nahi dira, aintzat hartuta Cristóbal Balenciagari buruzko 13 azterlan berritzaile aurkeztu zirela, mundu osoko hainbat erakunde akademikok eta ikertzailek bidalitako 40 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu ondoren.

Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2024ko irailak 20.

BASEAK AZTERGAI ILDOEN GIDA I BILTZARRAREN AKTAK KONTSULTARAKO