“Balenciaga-Kublin. A Fashion record” liburuaren aurkezpena

Cristóbal Balenciaga Museoan Balenciaga-Kublin. A Fashion record liburua aurkeztuko da. Liburu horretan, Tom Kublin moda-argazkilari eta zinemagilearen arte-ibilbide labur baina oparoa dokumentatzen da, bai eta Cristóbal Balenciagarekin egindako sormenezko lankidetza ere. 

Thames & Hudson argitaletxeak argitaratu berri duen liburua 2022an Museoan egindako Tom Kublin Balenciagarentzat. Ezohiko lankidetza erakusketarako egindako ikerketaren harira sortu zen.

Argitalpenak Kublinen 140 argazki eta fotograma baino gehiago biltzen ditu eta, horietan, Balenciagaren goi-mailako jantzigintzak 1950eko eta 1960ko hamarkadetan izandako urrezko aroa ikus daiteke: etxearen bildumetako argazki-saioen aparteko dotorezia, garai hartako moda-aldizkarietarako prestatutako azal eta editorial zirraragarriak, bai eta liburuaren egileen zenbait ekarpen ere. Maria Kublinek hitzaurrea idatzi du, eta Ana Baldak argazkilariaren ibilbidea, Europako abangoardiaren testuinguru artistikoan izan duen tokia eta Cristobal Balenciagarekin izandako laneko harremana deskribatzen ditu.

Ana Baldak –liburuaren egilea, Maria Kublinekin batera– egingo du aurkezpena, Cristóbal Balenciaga Museoaren zuzendari Miren Vivesekin elkarrizketan. Ana Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakasle elkartua da. Komisario lanetan aritu da Cristóbal Balenciagari buruzko zenbait erakusketatan, eta hainbat aldizkari espezializatutan argitaratu du.

Eguna: larunbata, azaroak 9
Ordua: 12:00
Doako jarduera. Plaza mugatuak. Izena eman behar da.
Informazio gehiago, hemen:
943 008 840 / info@fbalenciaga.com