Familia eguna
Museoak, Eguberrien aurreko Santa Luzia jostunen patroiaren egunaren testuinguruan, familientzako topaketa bat proposatzen du, joskintzaren, musikaren eta tradizioen inguruan, hainbat belaunalditako pertsonen ezagutzak eta jakintzak partekatzeko eta horiekin gozatzeko.
Eguna: Abenduaren 18a
Ordutegia: 11:30etatik 13:30era
Nori zuzenduta: Familiak haurrekin
Egitaraua:
11:30etatik 12:15etara. Orfeoi Gazteren emanaldia.
12:15etatik 12:30era. Tailer irekia “Eguberrietako enborrak” instalazioaren inguruan
Donostiako Orfeoi Gaztea:
1988an sortua, 12 eta 14 urte bitarteko ehunka haurrek osatutako Orfeoi Gaztea da Donostiako Orfeoiaren harrobi nagusia. Donostiako Orfeoi Txikia osatzen dutenek musikaren alorreko prestakuntza jasotzen dute, ondo pasatzeaz gainera, astean bi egunetan, etorkizunean kantari izateko. 1998an agertoki handietan agertzeko jauzia egin zuenetik, hainbat kontzertu eskaini ditu, besteak beste, Kursaaleko Auditorioan, Anoetako belodromoan, Lourdesko Santutegian, Carlos III.a unibertsitatean, eta Les Petits Chanteurs de Saint-Marc haurren frantziar abesbatzarekin ere abestu du. Horiek dira, hain zuzen ere, Koruko mutikoak filmeko soinu-bandaren interpreteak. Halaber, Musika Hamabostaldian, WDR Koloniako Irratiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Abesbatzarekin aritu zen Oteloren kontzerturako bertsioan, bai eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Abesbatzarekin ere, José María Usandizagaren Enarak operan abestuz, besteak beste.
Doako jarduera.
Informazio gehiagorako:
@. info@cristobalbalenciagamuseoa.com
Tel.: 943 00 88 40