Ikatza eta belusa. Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri jantziari

«Ikatza eta Belusa» erakusketak herri-janzkera du ardatz, eta ezagutarazten du zer-nolako ikuspegi erromantikoa zeukaten Cristóbal Balenciagak eta Ortiz Echagüek janzkera horren inguruan, eta nola egin zuten haren berrikuspen estetikoa: goi-mailako joskintzako sorkarietan, lehenak, eta Espainia tradizionalari buruzko argazki-erretratuetan, bigarrenak.

 

Getariako Museoan, bi artista garaikide horiek herri-janzkerari gorazarre eginez sortutako 80 obra baino gehiago daude ikusgai. Janzkera hori galtzen hasia zen XX. mendearen lehen hamarkadetan, eta bi gizonek, kalitate artistiko handiko lanen bidez, indarra eman zioten, denboran betikotuta gera zitezen.

Hala, argazkiak eta modak, bat eginda, omenaldia egiten diete herri-janzkerari, janzkera horren balio unibertsalei, eta tradizioa sormen- eta berrikuntza-iturri izateko berrinterpretatzen jakin zuten bi artisten ekarpenari. 

Ekoizpena: Cristóbal Balenciaga Museoa

Komisarioak: Ana Balda, komisarioa -  Igor Uria, komisariokidea

Laguntzaileak: Nafarroako Unibertsitateko Museoa - Donostia / San Sebastián 2016

Liburuxka deskargatu